PuntuSoziala, gizarteari ekarpenak sarituz

TaPuntu kooperatibak PuntuSoziala egitasmoa sortu du, gizarteari ekarpen positiboa egiten dion proiektu bat aukeratu, hau saritu eta sarean duen presentzia indartzeko helburuz.

Egitasmoak PuntuEUS fundazioaren laguntza du eta, horri esker, landutako proiektuek sarean euskaraz izango dute presentzia.

Egitasmo honetan parte hartzeko PuntuSoziala.eus web-orria martxan jarri da. Proposamenak aurkezteko epea irailaren 29ra artekoa da. Proiektuaren irabazlea irailaren 30ean iragarriko da, eta hortik aurrera hasiko da proiektu aukeratuaren urtebeteko online presentziaren lanketa.